Jon Ander Guerricabeitia 2026-2027 denboraldiko Spain Masters zirkuituko lehen probako txapeldun izendatu da. Proba urriaren 13an eta 14an jokatu zen, Los Alcázaresen (Murtzia).
Leka Eneako jokalariak jardun bikaina izan zuen hasierako fasetik bertatik. 4. multzoko lehen postuan sailkatu zen, multzoen faseko bost partidak nagusitasunez irabazi ondoren, eta, horri esker, zuzenean eskuratu zuen txapelketako azken faserako txartela.
Kanporaketa fasean, Guerricabeitiak partida gogorra gainditu zuen final-laurdenetan, Juan Pedro Sanchezen aurka 3-2 irabazita, eta Darío Salcedori 3-1 gailendu zitzaion finalerdietan. Gizonezkoen final handian, Norbert Taulerren aurka 3-1 irabazita berretsi zuen garaipena. Emaitza horri esker, denboraldiko lehen 125 puntuak eskuratu ditu Espainiako ranking nazionalean.
