Mahai tenisa, beste urte batez, Irungo Igande Sasoian izan da

Leka Enea klubak gaur, igandea, urriaren 18an, Irungo Igande Sasoin parte hartu du. Hirigunean egindako jardunaldiaren helburua emakumeen kirola ikusaraztea eta herritarrei hainbat kirol-diziplina hurbiltzea izan da. Ekimenak kirol-klubak eta -erakundeak bildu ditu, jarduera ireki eta irisgarriak eskaintzen dituen goiz batean.

Jende asko hurbildu da Leka Enearen gunera, eta mahai tenisa probatzen gozatu du. Klubak bere emakume kirolariei eta erreferenteei protagonismoa emateko eta bertaratutakoak kirol hori ezagutzera gonbidatzeko baliatu du jardunaldia.

Jardunaldian gymkana bat ere egin da. Klubek antolatutako jarduerez gozatu dutenek jardunaldiarekin bat egin duten erakundeek emandako kirol-materiala eta bonuak zozketatzeko aukera izan dute.