Aste Santua dela eta, CD Fortunak 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako multikirol ikastaroak antolatu ditu.
4 eta 6 urte bitarteko haurrei eskalada eta jolas ikastaroak eskainiko zaizkie. 7 eta 12 urte bitartekoei, berriz, eskalada, esgrima eta mahai-tenisa. Jardueren ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da, martxoaren 30etik apirilaren 10era.
Izen-ematea Donostiako Pío Baroja kiroldegian aurrez aurre edo CD Fortunaren webgunearen bidez egin daiteke.
