Mahai tenisean hastapen jarduerak CTD Sonia Etxazarretan

Irungo Elatzeta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako 80 ikaslek parte hartu dute atzo, martxoaren 26an, osteguna, eta gaur, martxoaren 27an, ostirala, Sonia Etxazarreta CTDn mahai-tenisean hasteko bi jardueratan. Jardueren ordutegia 09:30etik 12:30era izan da.