Klubei gogorarazpena: eskola-kirolariak KirolData plataforman inskribatzeko betebeharra

Gipuzkoako Mahai Tenisaren Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak klubeei gogorarazten diete eskola-kirolarien dagozkien lizentziak izapidetzeko betebeharra dutela, Eskola Kirolaren Programako 5. eranskinean jasota dagoen bezala. Antzeman da klub batzuek ez dituztela eskola-kirolariak behar bezala inskribatu.

Erantsita doa KirolData plataforman eskola-kirolarientzako federazio-lizentziaren izapidetzea azaltzen duen tutoriala. Dokumentuak klubek kirolarien federazio-lizentzia eskatzeko bete behar dituzten urratsak jasotzen ditu.

Deskargatu