Urriaren 1ean, goizeko 10:30ean, Parean Elkarteak bere katalogoa aurkeztuko du, Irungo klubek eskaintzen dituzten emakumezkoen kirol guztiak biltzen dituena. Mahai-tenisaren sektorean, Leka Enea kluba eta Sonia Etxazarreta Kirol Teknifikazioaren Zentroa bertan izango dira.
Ekitaldiak Mendi Urruzuno artistaren “Hamaika emakume, hamaika erronka” argazki erakusketa inauguratzeko ere balioko du, emakumezkoen kirola ezagutaraztea helburu duena. Erakusketa hau urriaren 21era arte egongo da zabalik.
