Aurkezpena jarduera fisiko eta kirol lanbideetarako sarbideari eta praktikari buruz Euskadin

Eusko Jaurlatizaren Kirol Zerbitzuak jarduera fisiko eta kirol lanbideetarako sarbideari eta praktikari buruzko aurkezpen bat antolatu du, urriaren 16an, osteguna, 18:00etan izango dena, Donostiako Kirol Etxean.

Uda honetan, uztailaren 28ko 161/2025 Dekretua argitaratu da, ekainaren 30eko 8/2022 Legea, Euskadiko Autonomia Erkidegoan jarduera fisiko eta kirol lanbideetarako sarbideari eta praktikari buruzkoa, garatzen duena. Dekretu honek kirol-titulu profesionalen eskakizunak jorratzen ditu, 8/2022 Legearen xedapenak garatuz eta zehaztuz. Halaber, legearen arabera gaitasunik gabeko langileentzako aldi baterako akreditaziora sartzeko eskakizunak eta prozedurak ezartzen ditu. Euskadiko Jarduera Fisiko eta Kirol Profesionalen Erregistroa ere aztertzen du. Erregistro hau dagoeneko martxan dago, eta legean aipatzen den edozein profesionalek eska dezake izena ematea.

Horretarako, Eusko Jaurlatizaren Kirol Zerbitzuak eta Kirol Eskolak araudi-aldaketa hauei buruzko azalpen-dokumentu bat prestatu dute, hemen klik eginez deskargatu daitekeena.