Mahai teniseko hastapen jarduera Aretxabaletako Kurtzebarri Ikastolan

Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak otsailaren 27an eta martxoaren 2an mahai tenisean hasteko jarduera bat antolatu zuen Aretxabaletako Kurtzebarri Ikastolan.

Jarduera Ibarra Kiroldegiko instalazioetan egin zen, eta federazioko bi monitorek dinamizatu zuten. Aipatutako ikastetxeko 40 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte.