Mahai Tenisaren Nazioarteko Eguna CTD Sonia Etxazarretan

Atzo, apirilak 23, osteguna, Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak Mahai Tenisaren Nazioarteko Eguna ospatu zuen CTD Sonia Etxazarretan.

Horrela, Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak gure kirola pertsona guztiei hurbildu nahi izan die, adina, egoera edo jatorria kontuan hartu gabe. Jarduera aisialdiko eta osasunerako kirolera bideratuta egon da, eta 17:30etatik 21:00etara egin da. Parte-hartzaileek mahai tenisa ezagutu eta jokatzeko aukera izan dute, baita antolatutako jarduera ludiko eta aisialdikoetan parte hartzekoa ere.