Dagoeneko irekita dago 2026. urte honetarako Leka Enea-k CTD Sonia Etxazarretan, Irunen, antolatzen dituen udako kirol jardueretarako izen-emate epea.
Ikastaroak 6 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta helburua da ondo pasatzea jarduera fisikoa egiten den bitartean, taldekidetasuna sustatzea eta edozein kirolerako hain beharrezkoa den koordinazioa lantzea.
