Gipuzkoako mahai tenisak 350 lizentzia baino gehiago gainditu ditu Eskola Kirolean

Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak eskura dituen datuen arabera, mahai tenisak 350 lizentzia baino gehiago gainditu ditu denboraldi honetan Eskola Kirolean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero jartzen du abian, ikastetxeekin, udalekin, Gipuzkoako kirol federazio eta klubekin elkarlanean, 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako Eskola Kirola jardueren programa.

Programa honen helburua Gipuzkoako haur guztiei kirol praktikan hasteko aukera ematea da, kirol prestakuntza epe luzeko prozesu gisa ulertzen duen eredu baten bidez, eta ikasle guztiei kirol desberdinak ezagutzeko aukera eskainiz.