Dagoeneko badugu Open de Clubes CTD Sonia Etxazarretako hirugarren mailako txapelduna

Joan den larunbatean, martxoaren 21ean, Irungo hirian jokatu ziren CTD Sonia Etxazarreta Openeko hirugarren mailako azken bi jardunaldiak (13. eta 14.), eta Bidasoa Mahai Tenis Academy taldea izan da txapeldun.

Irundarrek denboraldi bikaina egin dute: 12 garaipen eta porrot bakar bat ere ez. Jokalariek jokatutako partidetan, guztira 51 neurketatik hiru baino ez dituzte galdu.

Bigarren postua Oargi Tolosako taldearentzat izan da, 16 punturekin; ondoren, Leka Enea sailkatu da, 14 punturekin. 12 punturekin berdinduta, laugarren eta bosgarren postuetan amaitu dute Anaitasuna Bk eta Anaitasuna Ak, hurrenez hurren. Seigarren postua CD Fortuna-Super Amararen esku geratu da, 6 punturekin, eta zazpigarrena Marpex Beraun Errenteria taldearentzat.

Egin klik hemen azken sailkapena eta banakako rankingak kontsultatzeko