Gipuzkoako Foru Aldundiak federazioei eta klubei eskola-kirolerako bere proposamena aurkeztuko die

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzuak eskola-adineko jarduera fisiko eta kirolaren politika eta eragile ezberdinen konpromisoak aurkeztuko dizkie Gipuzkoako federazioei eta klubei.

Lehen bilera federazioekin izango da eta datorren martxoaren 3an, asteartea, 17:00etan, Donostiako Kirol Etxean egingo da. Beharrezkoa da aldez aurretik Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzuarekin bertaratzea baieztatzea.

Bigarren bilera, Bidasoaldeko eta Oarsoaldeko klubei zuzendua, martxoaren 10ean, asteartea, 18:00etan egingo da Irungo FICOBA-n. Era berean, beharrezkoa da bertaratzea baieztatzea.

Gipuzkoako gainerako eskualdeetako bilerak datozen egunetan iragarriko dira.