Atzo, otsailaren 21ean, larunbata, Irunen jokatu zen CTD Sonia Etxazarreta Beteranoen Opena, Open de Clubes CTD Sonia Etxazarretan izena emandako klubetako 20 jokalariren parte-hartzearekin.
Lehen fasean 5 jokalariko 4 multzo egon ziren. A Opena multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek osatu zuten, eta haien artean jokatu zituzten final-laurdenak. B Opena, berriz, multzo bakoitzeko hirugarrenek, laugarrenek eta bosgarrenek osatu zuten. Laugarrenek eta bosgarrenek aurrekanporaketa jokatu zuten, hirugarrenen aurka final-laurdenetara iristeko.
Txapelak banatu zitzaizkien txapeldunei, azpitxapeldunei eta finalerdietara iritsitakoei torneo bakoitzean.
Jarduera hau Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren lankidetzarekin egin da.
