80 jokalari baino gehiago izena emanda Challengers Junior Norte 2025/2026 txapelketan

Joan den otsailaren 14an, larunbatean, amaitu zen Challengers Junior Norte 2025/2026 txapelketan izena emateko epea. Txapelketa 2026ko otsailaren 15ean, igandean, jokatuko da.

Izena eman duten kirolarien kopuru handia dela eta, jarduera Irungo CTD Sonia Etxazarretan eta Donostiako Pío Baroja Kiroldegian egingo da.

Challengers Junior Norte 2025/2026 txapelketa ofiziala ez den, mistoa eta estatu-mailako ekitaldi ofizialetarako prestakuntza-izaerakoa da. Txapelketaren helburua da parte-hartzaileek ahalik eta partida gehien jokatzea, bakoitza dagokion kategorian. Laster argitaratuko dira txapelketako ordutegiak eta koadroak.

Egin klik hemen lehiaketaren formatuari buruzko informazio-dokumentua deskargatzeko