Pedro Carrillo V Memorialaren etenaldia

Club Deportivo Fortuna klubetik jakinarazi nahi dugu 2026ko ekainaren 6an Pío Baroja Kiroldegian jokatzekoa zen Pedro Carrillo V Memoriala bertan behera geratu dela, txapelketaren antolakuntzarekin lotutako arrazoi pertsonalak direla medio.

Erabaki honek txapelketan parte hartu nahi zuten jokalari, klub eta gainerako interesdunei sor diezazkiekeen eragozpenak benetan sentitzen ditugu.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Pedro Carrillo Memorialari eta mahai-tenisari erakutsitako interesagatik eta jasotako babesagatik.