Mahai tenisa berriro ere presente izan da Iruneko Artia auzoko jaietan

Atzo, igandea, urriaren 4an, Leka Enea klubak mahai teniseko txapelketa antolatu zuen Iruneko Artia auzoko jaiak direla eta.

Ekitaldia 10:30ean hasi zen eta goiz osoan zehar luzatu zen. Amaitzean, garaikurrak banatu zitzaizkien irabazleei. Jarduera Jesús Cabrerok koordinatu zuen, jai-ekitaldien antolaketaz Leka Enean arduratzen denak.