Leka Enea klubak mahai-tenisean hastapen jarduerak antolatu ditu Irungo ikastetxeentzat Sonia Etxazarreta KATean.
Maiatzaren 15ean eta 22an, Belaskoenea Lehen Hezkuntzako ikastetxeko 60 ikasle izan ziren Sonia Etxazarreta KATean, 15:00etatik 16:30era. Maiatzaren 28an eta 29an, Eguzkitza Lehen Hezkuntzako ikastetxeko 40 ikaslek parte hartu zuten, 14:30etik 16:00etara. Ekainaren 11n eta 12an, berriz, Elatzeta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko 80 ikasle bertaratu ziren, 09:15etik 12:00etara.
Jarduerak klubeko entrenatzaile Josema Zuazuak eta Maitane Zuazuak gidatu zituzten.
