Leka Eneako Superdibisioko taldeak 4-1eko garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Hortitec Alziraren aurka Irungo Sonia Etxezarreta kiroldegian.
Irungo taldeak Ibrahima Diaw, Dani Palacios, eta Endika Diez zelairatu zituen. Diawek bere partidak irabazi zituen José Carlos Guilloten (3-2) eta Salvador Recheren aurka (0-3), Palaciosek Yuta Itoren aurka lehen partida galdu zuen (2-3), baina José Carlos Guilloten aurka irabazi zuen (3-1), eta Diezek Salvador Reche menderatu zuen (3-0).
Garaipen honekin, Leka Eneak 9 puntu ditu orain eta sailkapenean seigarren postuan dago, eta horrek Europako lehiarako sailkatzen ditu jokalariak.
