Leka Eneak bigarren Superderbia irabazi du Atlético San Sebastiánen aurka

Atzo Donostiako Bera Berako Kiroldegian jokatu zen Atlético San Sebastián eta Leka Enea taldeen arteko Gipuzkoako derbia, eta irundarrek 2-4 irabazi zuten.

Garaipen honekin, Leka Enea bosgarren postuan kokatu da sailkapenean 16 punturekin, eta datorren denboraldian berriz ere Europan lehiatzeko aukerak indartu ditu. Atzoko partidaren ondoren, Atlético San Sebastián hamargarren postuan jarraitzen du 9 punturekin, jaitsiera postuetatik hiru puntura.

Denboraldi honetan, Gipuzkoa Superdibisioan Leka Eneak eta Atlético San Sebastiánek ordezkatzen dute, eta orain arte jokatutako bi derbiak irundarrek irabazi dituzte.