Irei Gómez gipuzkoarra Euro Mini Champ’s-en 2025eko edizioan parte hartuko du

Irei Gómez, Club Deportivo Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Klubeko jokalariak, gaur hasi du 2025eko Euro Mini Champ’s-etan parte hartzen. Irei Gómez bere klubeko entrenatzaile Julen Legarrarekin batera doa.

Aurtengo Schiltigheim herri alsaziarrean ospatuko den Euro Mini Champ’s-ak 13 urtez azpiko kategoriako Europako talentu onenak biltzen ditu. Txapelketa Frantziako Mahai Tenis Federazioak, Ligue du Grand Est de Tennis de Table-k eta Stade Unioniste Schiltigheim Mahai Tenis Klubek antolatzen dute, ITTF eta ETTUren babesarekin.