Hauek izango dira Leka Enearen aurkariak ETTU Europe Cup-eko multzoen fasean

ETTUk ETTU Europe Cup 26/27ko multzoen faseko zozketa egin du. Leka Enea B multzoan geratu da, Txekiar Errepublikako SKST Havířov, Eslovakiako TJ Geológ Rožňava eta Kroaziako STK Starr Croatia taldeekin batera. Fasea azaroaren 13tik 15era bitartean jokatuko da, ETTUk zehazteke duen egoitza bakarrean.