Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioan, kirol seguru bat nahi dugu. Hori lortzea guztion ardura da.
Horregatik, ZIUR sortu dugu, jazarpen, bullying, diskriminazio, eraso, indarkeria edo segurtasun eza kasuak prebenitzeko, detektatzeko eta konpontzeko protokolo bat, eta egoera hori jasaten duen pertsonari laguntzeko, babesteko eta aholkuak emateko.
Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak egoera mota hauek kudeatzeko langile kualifikatuak ditu. Beharrezkoa izanez gero, arlo honetan espezializatutako kanpoko eta independente zerbitzuetara ere jo dezakegu.
ZIUR Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioaen ekimena da, eta Sonia Etxazarreta Kirol Teknifikazioaren Zentroa, Leka Enea Mahai-Tenis Kluba eta Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Kirol Kluba batu zaizkio ekimenari.
