Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kirolgik eta Fabrikak antolatutako lurraldeko klubei zuzendutako prestakuntza-programa

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko klubei zuzendutako prestakuntza-programa jarri du martxan. Proiektu hau aitzindaria da kirol-kluben kudeaketa eta koordinaziorako prestakuntzan, eta lurraldeko kirol-erakunde ez-profesionaletan lanean diharduten pertsonei zuzenduta dago.

Otsailetik ekainera bitartean egingo diren bederatzi saioz osatutako ekimena da, Kirolgik bultzatua Fabrika Fundazioarekin lankidetzan, eta bere helburua Gipuzkoako klubei kudeaketa, lidergo eta jasangarritasuneko egungo erronkei aurre egiteko tresna praktikoak eskaintzea da.

Programak bederatzi modulu ditu, bakoitza bi ordu eta erdiko iraupenekoa, eta honako gai garrantzitsuak landuko dira, besteak beste: klubaren nortasuna, barne-komunikazioa, taldeen kudeaketa, talentuaren kudeaketa, gatazken kudeaketa, boluntariotza, komunikazio estrategikoa, marketina eta babesletzak.

Gure kirolaren aldetik, Leka Enea klubari aurretiko saioetan parte hartzeko gonbita egin zitzaion, besteak beste, honako klub hauekin batera: Bidasoa Irun, Gipuzkoa Basket, Donostia Arraun Lagunak, Easo, Bera Bera, Bidasoa Atletiko Taldea eta Iraurgi, besteak beste.

Informazio gehiago eta izen-emateetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuarekin jarri behar da harremanetan.