Gipuzkoako eta Nafarroako Mahai Tenis Federazioek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, bi erakundeen ahaleginak batu eta koordinatzeko helburuarekin, gure kirolaren onurarako.
Hitzarmen hau sinatzean, bi federazioek elkarrekin lan egingo dute elkarri aholkuak emateko, laguntza emateko, garatzeko, informazio-trukatzeko eta kirol-gaietan prestakuntza emateko arloetan. Horretarako, batzorde misto bat eratuko da, bi federazioetako ordezkariek osatua, interes komuneko kirol-gaiak proposatzeko.
