Gipuzkoa Basket Fundazioak eta Gipuzkoako Mahai Tenisaren Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Gipuzkoa Basket Fundazioak eta Gipuzkoako Mahai Tenisaren Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Gipuzkoa Basket Fundazioa 2012an sortu zen, gaur egun Lehen FEB mailan lehiatzen den lurraldeko erreferentziazko klub profesionala den Gipuzkoa Basketen bultzadari eta finantzaketari esker. Gipuzkoa Basket Fundazioaren helburuen artean daude kirolaren eta bereziki saskibaloiaren zabalkundea eta garapena sustatzea, eta kirol horren bidez haren jardunean jasotzen diren balio eta printzipioak transmititzea; besteak beste, bazterketa arriskuan dauden sektoreen integrazioa, osasuna, gizarte eta kultura lankidetza eta haur eta gazteen hezkuntza.

Gipuzkoako Mahai Tenisaren Federazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna dituena, eta Gipuzkoan mahai tenisaren modalitatea praktikatzeko, sustatzeko eta antolatzeko kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak, kirol elkarteak eta bestelako erakundeak biltzen dituena. Gipuzkoako Mahai Tenisaren Federazioak mahai tenisaren kirol modalitateko jarduera eta lehiaketa ofizialak sustatu, kalifikatu, baimendu, antolatu eta koordinatzen ditu bere diziplina ezberdinetan, eta aisialdiko kirol praktikaren sustapena ere egiten du.