Bidasoa Mahai Tenisa: Bidasoa-Txingudin mahai tenisaz gozatzeko webgunea

Leka Enea Mahai Tenis Klubak eta Sonia Etxazarreta CTDak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren eta Bidasoa Activa-Bidasoako Garapen Agentziaren laguntzarekin, Bidasoa Mahai Tenisa webgunea aurkeztu dute.

Bidasoa Mahai Tenisa Hiruak Bat Mahai Tenisarekin proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburuak dira Bidasoa-Txingudiren nortasun propioa zabaltzea; euskara Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako biztanleen arteko komunikazio-hizkuntza komun gisa sustatu eta erabiltzea, eta, oro har, mankomunitate osoan; baita gizarteratzea, elkar ezagutzea, inklusioa, berdintasuna, emakumeen kirol-jardueretan parte-hartzea, osasuna eta bizimodu osasungarriak sustatzea ere, mahai tenisa praktikatuz.

Egin klik hemen webgunera sartzeko
Egin klik hemen Instagramen jarraitzeko