Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Autismo Espektroko Nahasmendua (AEN) duten pertsonen ezaugarriei eta eskuragarri dauden laguntza estrategia desberdinei buruzko prestakuntza saio bat antolatu du. Helburua kirol arloan errealitate honekin lotutako ezagutzak eta tresnak indartzea da.
Hizlaria GAUTENAko Imanol Rodríguez izango da. Prestakuntza 2025eko azaroaren 11n izango da, 17:00etatik 19:00etara, Donostiako Kirol Etxean. Izen-ematea doakoa da, baina plazak mugatuak dira.
