Datorren 2026ko martxoaren 14an, larunbata, 2026ko Mahai Teniseko Enpresen Txapelketa jokatuko da, Iruneko Leka Enea klubak antolatuta. Txapelketa Iruneko Sonia Etxazarreta CTDan egingo da.
Lehiaketa taldeka izango da, eta talde bateko kide izanez gero bakarrik hartu ahal izango da parte. Taldeak adin nagusiko bi jokalarik osatuko dituzte, genero-bereizketarik gabe. Enpresa batek hainbat talde izan ditzake, baina talde horiek elkarrengandik independenteak izango dira.
