Bidasoa Mahai Tenis Academy-ak igande honetan estreinatuko du Bigarren Maila Nazionalean

Bidasoa Mahai Tenis Academy gizonezkoen Bigarren Maila Nazionaleko taldeak igande honetan estreinatuko du estatuko mahai teniseko laugarren mailan Leka Enearen aurka. Partidua Irungo Sonia Etxazarreta Kirol Teknifikazioaren Zentroan jokatuko da eta goizeko 10:00etan hasiko da.

Bidasoa Mahai Tenis Academyren hurrengo aurkariak Atletico San Sebastián A (Donostia), Atletico San Sebastián B (Irun), Artxandako (Irun), eta Oberena (Iruñea) izango dira.