CTD Sonia Etxazarreta-k Kirol Orientaziorako Zerbitzua (SOD) jarri du abian. Baliabide horrek desgaitasuna duten pertsonei, kirolariei, familiei, klubei eta profesionalei orientazioa emango die, mahai-teniserako sarbidea eta jarduera hori praktikatzea errazteko, beharrezko laguntzak eta egin daitezkeen egokitzapenak identifikatuz.
SODek Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak definitutako desgaitasuna duen biztanleriaren artean jarduera fisikoa sustatzeko Gipuzkoako ereduaren eta SARTU Estrategien jarraibideak betetzen ditu.
2013. urtean sortua, CTD Sonia Etxazarreta Euskal Autonomia Erkidegoko mahai-teniseko kirol-teknifikazioko zentro bakarra da. 2020an, Kirol Kontseilu Gorenak Mahai-teniseko Kirol Teknifikaziorako Zentro Espezializatu gisa sailkatu zuen. Horrez gain, zentroak lankidetza-hitzarmen bat sinatua du Espainiako Mahai-teniseko Errege Federazioarekin.
