Joan den ekainaren 17an, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa-Txingudiko Eskola Mini Olinpiaden edizio berri bat antolatu zuten. Jardunaldi horren bidez, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 2014 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrek eskualdeko kirol-eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten, jolasaren eta dibertsioaren bidez.
FICOBA erakustazokak eskualdeko haurrei zuzendutako hogei bat tailer eta jarduera hartu zituen. Proposamenen artean mahai tenisa ere izan zen, Leka Enea klubaren eskutik, José Manuel Zuazua dinamizatzaile zela.
