2025/2026ko Kirola Eskola Programa onartu da

Kirol diputatu Goizane Álvarezek Eskola Kirola 25-26 programaren foru agindua dagoeneko sinatu duela, eta, beraz, datozen egunetan sartuko dela indarrean. Foru agindua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da normaltasunez izena emateko prozesua.

Arau-aldaketekin datorren ikasturte batera egokitzen den programa da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpen judiziala izan dela eta. Ebazpen hori urte hasieran iritsi zen, eta klub batean integratu ahal izateko Multikirola programan parte hartzeko betebeharra kendu zuen. Hori dela eta, zenbait aldaketa egin dira, lurraldeko kirol federazio eta erakundeekiko ebaluazio eta entzute aktiboko prozesu baten ondorioz. Prozesu hori 2023ko urrian hasi zen, Kirolen Lurralde Kontseiluaren ekarpenekin eta Batzar Nagusien Ponentzian kirol-hastapenaren ereduari buruzko eztabaida parlamentarioarekin.

Diagnostiko partekatuaren testuinguru horretan, aldaketak egin dira benjamin eta alebin kategorietan zonakatzearen eta mugikortasun geografikoaren arloan, bai eta lehiaketa egutegiaren egituraketan ere, klubek, familiek eta ikastetxeek Gipuzkoan kirol hastapena hobeto engranatzearen alde egindako eskaerei erantzunez.

Jasotako aldaketa nagusien artean nabarmentzen da, Eskola garaiko luraldekatzeari dagokionez, Gipuzkoako Lurralde Historikoa ezartzen dela kirol modalitate guztietarako lehiaketa eremu nagusi gisa, salbuespenezko kasuetan esparru hori malgutzeko aukerarekin eta Aldundiaren berariazko baimenarekin, topaketa horiek arriskuan egon daitezkeen kirol diziplinetan. Eskolaz kanpoko lehiaketari dagokionez, lehiaketa eremua lurralde historikotik kanpo zabaltzeko aukera irekitzen da, aldez aurretik foru erakundeari jakinarazita eta betiere sistema ordenatu eta orekatu baten barruan.

Kirol egutegia da denboraldi honetan gauzatuko den beste aldaketa bat. Plangintza zehatzagoa eta eskola errealitatera egokitua sartu da, Multikirolaren programazioaren arabera Eskola asteak eta eskolaz kanpokoak bereizita. Programazio hori da, oraindik ere, Gipuzkoako kirol hastapenaren ereduaren oinarria. Horrela, oro har, Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporrei Multikirolako topaketarik egingo ez duten zubiak gehitu ahal izango zaizkie.

Deskargatu programa