Datorren larunbatean, apirilak 5, Tolosako Usabal Kiroldegian euskal liga sistemari dagokion Top 8 Txapelketa ospatuko da, 09:30ean hasita. Oargi Mahai Tenis Taldeak, Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak eta Euskadiko Mahai Tenis Federazioak antolatuko dute ekitaldia. Instalazioetara sartzeko aukera izango da goizeko 8:30etatik aurrera.
