Galtzarabordako kiroldegian (Errenteria) Lurralde Arteko Emakumeen eta Gizonezkoen Mahai Tenis Txapelketa ospatu zen irailaren 7an eta 8an. Gaztetxoen, junior, infantil, kadete eta gazteen kategoriei zuzenduta, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela Mantxa, Gaztela eta Leon, Extremadura, Galizia, Madril, Nafarroa eta Euskal Herriko taldeek hartu zuten parte.
Lehiaketa Espainiako Mahai Teniseko Errege Federazioak, Euskadiko Mahai Tenis Federazioak, Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak eta Marpex Beraun Errenteriako Mahai Tenis Kirol Klubak antolatu dute.