Leka Eneak beste urtebetez jokatuko du Errege Kopako finalean

Leka Enea, Errege Kopako txapeldunordea, berriro ere txapelketa honetako finalean lehiatuko da. Oraingoan, aurkaria CTT Olot-Capdevila Pemar izango da.

Irungo klubak Alicante TM 3-2 garaitu zuen final-laurdenetan eta Arteal TM 3-2 finalerdietan.

Errege Kopako finala bihar, ostirala, otsailaren 20an, jokatuko da Tarragonako Palau d’Esports Catalunyan, goizeko 10:30ean hasita. Partida zuzenean ikusi ahal izango da COE.TV eta RTVE Play-n.