Superdibisioa itzuli da: Leka Enea Les Borgesen aurka jokatuko du CTD Sonia Etxazarretan

Gabonetako oporraldiaren ondoren, Gizonezkoen Superdibisio Nazionala itzuli da 10. jardunaldiarekin. Leka Eneak Enoli Les Borges Vall hartuko du bihar, ostirala, urtarrilaren 9an, arratsaldeko 18:30ean Irungo CTD Sonia Etxazarreta

Irungo taldea seigarren postuan dago 11 punturekin, Alicante TM eta Arteal Santiagorekin berdinduta. Enoli Les Borges Vall zazpigarren postuan dago 10 punturekin.

Partida Pablo Vicente epaileak zuzenduko du. Sarrera doakoa da, eta partida Leka Enearen YouTube kanalean ere ikusi ahal izango da streaming bidez.