Mahai tenisaren hastapen eguna Irungo CTD Sonia Etxazarretan

CTD Sonia Etxazarretak mahai tenisaren hastapen saio bat antolatuko du bihar, larunbata, azaroaren 29an, Irungo hainbat ikastetxetako ikasleentzat. Parte hartzen duten ikastetxeen artean daude Elatzeta, Eguzkitza, La Salle, Belaskoenea, Dunboa, Toki Alai eta Leka Enea.

Josema Zuazuak gidatuko du jarduera. Berarekin batera, Leka Enea klubeko jokalariak izango dira: Leire Martínez, Paula López, Claudia Rodríguez, Maialen Toquero eta Izaro Toquero, aurretiazko erakustaldi bat eskainiz.

BPXport enpresako kirol irakasleek ere parte hartuko dute jardueran.