Gizonezkoen Lehen eta Bigarren Maila Nazionalean jokatzen duten Errenteriako taldeek emaitza ezin hobea lortu dute asteburu honetan.
Club Deportivo Marpex Beraun Errenteria Tenis de Mesa ordezkatuz, Lehen Mailako taldea garaiezina da Iruñean Oberena-ren aurka 5-1eko garaipen sendoa lortu ostean. Garaipen honi eta set aldeari esker, sailkapeneko buru dira, Gazteiz gertutik jarraituta.
Bigarren Mailako taldeari dagokionez, Errenteriako taldeak 6-0eko garaipen erosoa lortu zuen Iruñeko Anaitasunaren aurka. Azpimarratzekoa da Alain Martínen debuta kategoria honetan, baita Markus Kilian mahai teniseko kondairaren itzulera ere. Talde honek ere bere multzoko sailkapeneko buru da garaipen kopuru ezin hobea lortuta, Gure Talde gertutik jarraituta.
Club Deportivo Koipus Oarso Tenis de Mesa Lehen Mailako taldeari dagokionez, 3-4 irabazi zuen binakako partidan Anaitasunaren aurka, eta horrek jaitsiera postuetatik ihes egitea ahalbidetu die.
