Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdeko etorkizun handiko kirolarientzako laguntza programaren 2026ko deialdia aurkeztu berri du.
Hau goi-mailako kirolera iristeko itxaropena duten etorkizun handiko kirolariei laguntza teknikoa eta ekonomikoa emateko programa espezifikoa da.
Aldundiak urtero deialdi bat egiten du, etorkizun handiko kirolari gisa kontsideratzearen baldintzak, prozedurak eta ondorioak zehazten dituena. Eskaerak dagokien federazio edo kluben bidez aurkeztu behar dira.
Deialdi honi buruzko informazio gehiago hemen klik eginez lor daiteke.
