Leka Enea Tenis de Mesa Errege Kopan txapeldunorde izendatu zuten joan den ostiralean, otsailaren 28an, Teledeportek zuzenean eskainitako partida batean Real Cajasur Priego Tenis de Mesaren aurka finala 3-1 galdu ostean.
Irungo klubak ezohiko lehia izan du, final-laurdenetan eta finalerdietan Tecnigen Linaresi 3-2 eta Santjosep-Sant Jordiri 3-1 irabazita.
Garaikurren banaketan kirol eta politika arloko hainbat agintarik parte hartu zuten. Bertan izan ziren, besteak beste, Mario Soler, Tarragonako Udaleko Kirol zinegotzia; Estefanía Serrano, Generalitateko Kiroletako lurralde ordezkaria Tarragonan; Miguel Ángel Machado, RFETMko presidentea; eta Daniel Valero, RFETMko ekitaldien zuzendaria.