Leka Eneak bihar, urriaren 23an, ostirala, denboraldiko lehen partida jokatuko du etxean. Iruneko taldeak Tecnigen Linares izango du aurkari 18:30ean, CTD Sonia Etxazarretan.
Gizonezkoen Superdibisioko bigarren jardunaldiko partida da. Leka Eneak lehen puntuak eskuratu nahi ditu liga Real Club Priego Kutxabanken kantxan 4-0 galduz hasi ondoren. Tecnigen Linaresek, berriz, CTT L’Hospitaleti 4-2 irabazi zion lehen jardunaldian.
Sailkapenean, Andaluziako taldea laugarren postuan dago, bi punturekin; Leka Enea, berriz, hamargarren.
