Leka Eneak ETTU Europe Cupeko multzoen fasea Kroazian jokatuko du

ETTU-k jakinarazi du Kroaziako Varazdin hiria izango dela ETTU Europe Cup txapelketako multzoen fasearen egoitza bakarra. Lehiaketa azaroaren 13tik 15era bitartean jokatuko da.

Hilabete hasieran egindako zozketan, Leka Enea B multzoan geratu da, Txekiako SKST Havířov, Eslovakiako TJ Geológ Rožňava eta Kroaziako STK Starr Croatia taldeekin batera.