Leka Eneako mahai tenis eskolak irailaren 7an irekiko ditu ateak

Leka Eneako mahai tenis eskolak ateak zabalduko ditu irailaren 7tik aurrera, Irungo Sonia Etxazarreta CTDan. Informazio eta izen-emate epea zabalik dago.

Haurrentzako eskola astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:30etik 19:00etara. Helduentzako eskola, berriz, 19:00etatik 21:00etara izango da.