Marpex Beraun Errenteriak gizonezkoen Ohorezko Maila Nazionalera igotzeko fasea jokatuko du asteburu honetan

Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Kirol Klubak gizonezkoen Ohorezko Maila Nazionalera igotzeko fasea jokatuko du asteburu honetan. Errenteriako taldea lehen postuan sailkatu zen bere multzoan liga erregularrean, eta Estatuko mahai teniseko zilarrezko mailara igotzeko faboritoetako bat izango da.

Gizonezkoen Ohorezko Mailara igotzeko fasean 18 talde ariko dira, eta San Sebastián de los Reyeseko Dehesa Boyal Udal Kiroldegian jokatuko da, CTM San Sebastián de los Reyes klubak antolatuta.

Honako talde hauek hartuko dute parte: San Sebastián de los Reyes, Marpex Beraun Errenteria TM, Club Palma Tennis Taula, Daruma Lluïsos de Gràcia, Madrid C.T.M., Lezama Demoliciones Temesa C. Real, Aluche TM, CTM Tenercan Teneguía, Blanxart Xaloc Olesa, CTT L’Hospitalet, Real Círculo de Labradores, Atleet-Raybe TM Talavera, Elma Gasteiz, Son Cladera TTC, Despí TT – Aluminios Araque, Tecnigen Linares, C.T.T. Olot – EIO eta Murprotec Alcobendas TM. Faseak partidak izango ditu larunbatean 10:30ean eta 17:00etan, eta igandean 10:00etan jokatuko diren kanporaketak ere bai.