Leka Eneak beste denboraldi batez Europe Cup-rerako sailkapena lortu du

Atzo, Iruneko Sonia Etxazarreta CTDn, Gizonezkoen Superdibisio Nazionaleko azken jardunaldiko partida jokatu zen Leka Enea eta CTT L’Escala taldeen artean.

Neurketaren atarikoa ez zen ondo hasi irundarrentzat. Dani Palaciosek ostegunean bihurritzea izan zuen eta indarrean dagoen araudiaren ondorioz ezin izan zuten ordezkatu. Hala ere, Leka Eneako lehen taldeak 4-2 irabazi zion L’Escalari, Endika Díezek eta Jon Ander Guerricabeitiak euren partidak irabazi baitzituzten.

Sailkapeneko laugarren postuari esker, Leka Enea berriro izango da Europan datorren denboraldian, Europe Cup txapelketan parte hartuz. Gainera, irundarrek Errege Kopako txapeldunorde gisa amaitu dute denboraldia.