Ohiko Kirol Batzarrerako Deialdia

2026ko maiatzaren 26an, asteartea, egingo da Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioaren Ohiko Kirol Batzarra, Irungo Sonia Etxazarreta Kirol Teknifikazio Zentroan. Lehen deialdia 16:00etan izango da, eta bigarrena 16:15ean.

Gai-zerrenda honako hau izango da:

1. Presidentearen agurra
2. Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioaren 2026/2027 denboraldirako Kirol Planaren aurkezpena eta onarpena
3. Galde-eskeak

Beharrezkoa balitz, 2. puntuari buruzko informazioa aldez aurretik bidaliko zaie batzarkideei.

Gogorarazten da klubeko ordezkaria bertaratu ezin bada, haren ordez joango den pertsonak dagokion boto-ordezkaritza aurkeztu beharko duela.