Leka Enearen garaipen sendoa TM Defense La Palmaren aurka

Leka Eneako Emakumezkoen Ohorezko Mailako taldeak gaur 0-6 irabazi dio TM Defense La Palmari, CTD Sonia Etxazarretan.

Irundarrek partida bikaina jokatu dute. Partida guztiak irabazteaz gain, , eta osatutako taldeak ez du set bakar bat ere galdu, 0-18eko emaitza borobila lortuz jokoetan.

Garaipen honen ondoren, Leka Eneak bosgarren postua sendotu du sailkapenean, 16 punturekin, eta Superdibisiorako igoera playoffa jokatzeko postuetatik 4 puntura baino ez dago.